Azala » LANGILE ETA LANGABETUAK » Orientabide departamentua

Orientabide departamentua

ZER DA?

P.I. Txorierrik eskola elkarte osoari  (ikasleei, irakasleei, senitartekoei...)eskaintzen die zerbitzu hau, bere helburuak ondorengoak izanik:

  • Gure ikasleei ahalmen osoa garatzen laguntzen dieten programak diseinatzea.
  • Ikasleen orientazioa koordinatu,arlo akademikoan, pertsonalean eta lanekoan.

 

Taldeko buru orientatzailea da (Psikologian lizentziaduna), eta hark elkarlanean dihardu ikastegi barruko nahiz kanpoko hezkuntza-eragileekin.

ZER LAN EGITEN DU?

Ikasleekin zuzenean:

  • Informazio eta prebenitze programak ematen dituzte (Sexu Heziketa, HIESa prebenitzea, autoenplegua, lanerako eguneratzea)  
  • Goi mailako ikasketetarako edo lan mundurako prestakuntzen ibilbideen berri ematea.  
  • Proba psikoteknikoak egitea, ikasketa eta lanbide orientazioa eta banakako aholkuak eskaintzeko.  
  • Erabakiak hartzeko, arazoak konpontzeko eta halakoetarako orientazioa edo aholkua eskatzen duten ikasleei banakako arreta egitea. 
  • Ikasle ohiei lanerako eguneratzean eta lan txertatze prozesuetan aholku ematea.

 

Familiekin zuzenean:

  • urasoen Elkartearekin etengabeko harremana daukate, haien partaidetza sustatu eta bideratzeko.  
  • Guraso eskolako jarduerak antolatzea.  
  • Informazio bilkura orokorrak egitea: Hezkuntza Proiektua, Ikasketa-Lanbidea Orientazioa. 
  • Aholkua eskatzen duten senitartekoei banakako arreta eskaintzen die (ikasketak aukeratzeko, bere seme-alaben banakako orientazioa eskaintzeko, e.a).

 

Tutoreekin eta irakasleekin elkarlanean:

  • Tutoreen jarduteko planak taxutzea (ikasle eta senitartekoei harrera egitea, asteroko tutoretza-jarduerak programatu, ikasleei/senitartekoei banakako arreta egitea).  
  • Hezkuntza maila guztietarako jarduerak osagarriak eta eskolaz kanpokoak prestatzea (lanbide orientazioa, hizkuntzak laneratzeko prestakuntza, lanbide motibazioa). 
  • Ikasketa eta lanbide orientazioko programak taxutzea: unibertsitatea, laneratzea. 

 

LANERAKO ORIENTAZIO ZERBITZUA

Gure ikastetxeko Orientazio Sailak bere zerbitzua handitu du, ikasleen eta ikasle ohien LANERAKO ORIENTAZIOARI ere heldu baitio, gure LAN ETA PRESTAKUNTZA SAILAREN lankidetzarekin.

Gure ikasleen eta ikasle ohien laneratzea hobetzea xedetzat hartua, gure jarduerak hauexek dira, besteak beste:

  • Tutoretzapeko arreta indibiduala, lana bilatzeko.

  • Enplegagarritasuna handitzera zuzendutako prestakuntza eta/edo birziklapen ikastaroak diseinatzea eta eskaintzea.

  • Bekak, laguntzak eta horrelakoak eskaintzen dituzten erakundeetarantz orientatzea, hirugarrenen konturako lanerako praktikak bultzatzeko.

  • Lanposturako egokitasuna hobetzea, norberaren prestakuntzari eta esperientziari lotuta.

  • Ekintzaileentzako arreta eta orientazio indibidualizatua.

  • Enplegua sortzeko aholkularitza eta sostengua: ideien sustapena eta enpresen sorkuntza: orientazio ekonomiko eta finantzarioa ?GAZTEMPRESA, WORKLAN?-

  • Enpresen Kudeaketari buruzko ikastaroa, Eusko Jaurlaritzak homologatua, ekintzaile bakoitzari 6.000 euroko laguntza ?ez itzultzekoa- eskuratzeko aukera eskaintzen diona.

  • Enpresa-ideien baimen teknikoa eta inkubazioa gure ikastetxeko tailerretan/laborategietan.

  Bilatu
Acceso a la Intranet
Politeknika Ikastegia TXORIERRI. Untzaga Ibaia Kalea 1, 48160 Derio - BIZKAIA
Tlfno: 94 403 40 60  |   Fax: 94 403 40 61  |   Email:info@txorierri.net
Q de Oro Calidad de Gestión 2006 Certificado ISO 9001 Certificado Gestión Ambiental Aenor
© 2008, Txorierri | Lege oharra - Datuen babesa