Azala » LANGILE ETA LANGABETUAK » Lanerako Prestakuntza eta Etengabekoa

Lanerako Prestakuntza eta Etengabekoa

Gure hezkuntza prestakuntzaren integraltasunari esker, gure enpresek azaldu dituzten prestakuntza beharrizanak gogobete ahal izan ditugu. Halaber, langabezian daudenei laneratzen laguntzeko jarduerak gauzatu dira. Horiek horrela, hainbat erakunde publiko nahiz pribaturekin elkarlanean, prestakuntza-programa zabala eskaintzen ari da ikastegia:

LANERAKO PRESTAKUNTZA (langabezian daudenei zuzenduta 60%an eta lanean daudenei 40%an)

  • Eusko Jaurlaritzako Lan Sailaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Behargintzaren eta INEM-aren Ikastegi Laguntzailea.

 

ETENGABEKO PRESTAKUNTZA (lanean dihardutenei zuzendua 60 %an eta langabezian daudenei 40%an)

  • HOBETUZ-ek (Etengabeko Lanbide Heziketarako Euskal Fundazioa) Kualifikaziorako Euskal Sistemako ikastaroak emateko homologatutako Ikastegia . 
  • Bizkaiko Metaleko Enpresen Federazioaren Ikastegi Laguntzailea. 
  • Enpresen beharrizanei zuzendutako neurrira egindako ikastaroak.

 

Atal honetan, lortutako Q*FOR EGIAZTAGIRIA nabarmendu nahi dugu, ezen agiri horrek enpresentzako gure birziklatze-ekintzen kalitatea aintzatetsi du, enpresa horien gogobetetzea balioztatuta. Informazio gehiago behar izanez gero ikusi gure IKASTAROEN KATALOGOA.

  Bilatu
Acceso a la Intranet
Politeknika Ikastegia TXORIERRI. Untzaga Ibaia Kalea 1, 48160 Derio - BIZKAIA
Tlfno: 94 403 40 60  |   Fax: 94 403 40 61  |   Email:info@txorierri.net
Q de Oro Calidad de Gestión 2006 Certificado ISO 9001 Certificado Gestión Ambiental Aenor
© 2008, Txorierri | Lege oharra - Datuen babesa