Ikastetxeak Orientazio eta Laneratze Zerbitzu Integratu bat eskaintzen du; beraren bitartez, Lan merkatura iristeko bidea errazten zaie eskualdeko pertsona langabe guztiei, enpresek bete behar dituzten lanpostuetarako eskaerei erantzuteaz batera, hori guztia LANGAIren (Euskal Enplegu Zerbitzua) eta ikastetxeak berak kudeatzen duen lan poltsaren bidez (harremana 150 enpresarekin baino gehiagorekin, eta % 92,5eko laneratze indizea hiru hilean).
Lanpostu baten eskarian/eskaintzan interesatuta baldin bazaude, eska ezazu kontu bat “EXTRANET SARBIDEA” atalean; “Erregistratu” aukera hautatuta, bertan eskatzen dizkizuten datuak bete. Prozesu horren ostean, extranet zerbitzuak erabiltzen has zaitezkeela dioen mezu bat jasoko duzu. Erregistratuta zaudenean, Extranet zerbitzuetara sartzeko, zeure NAN zenbakia sartu beharko duzu “Erabiltzailea” laukian, eta zure pasahitza horri dagokion laukian.