Azala » KOMUNIKAZIOA » Proiektuak » WORKLAN PROIEKTUA

WORKLAN PROIEKTUA

WORKLANAzken Plan Estrategikoetan eta Kudeaketa Planetan, enpresa-ekimena eta/edo ekintzaile-kultura sustatzeari lotutako Helburuak sartu ditugu, erakunde hauek babesle izanik: Hezkuntza Saila (Programa-kontratua), Bizkaiko Foru Aldundia, BBK ?bere garaian- eta, gaur egun, Lan eta Sustapen Saila, Work-lan fundazioren bitartez.

Gauzatu diren zereginak atal hauetan laburbil daitezke:

  • Ikasleen sentsibilizazioa eta prestakuntza:

Autoenpleguko ikastaroen antolaketa Goi Mailako eta Maila Ertaineko Heziketa Zikloentzat, eta tutoretza-lana enpresa-ideien bideragarritasun azterketa egiteko, 1997tik gaur egunera arte. 832 ikaslek parte hartu dute eta 113 enpresa-aurreproiektu egin dira.

Eusko Jaurlaritzak homologatutako Enplegu eta Prestakuntza ikastaroa Autoenplegu Proiektuen Kudeaketaren eta Bideragarritasunaren alorrean trebatzeko (05/06/07). 06-07 ikasturtean emandako ikastaroaren emaitza izan da 5 alta eman direla Ekonomia Jardueren gaineko zergan (IAE).

  • Ekintzaileentzako arreta eta jarraipen indibiduala, ideia definitzeko, baliabideak bilatzeko (laguntza ekonomikoak, bekak,?), eta harremanak sortzeko aholkulari ekonomiko, finantzario eta/edo teknikoekin.

Laguntza enpresa-ideiak inkubatzeko (Ardolán, Protokoloa,?).

  • EtengabekoInformazioa ikasle ohientzat: jardunaldiak, ikastaroak, bekak,lehiaketak,?

  • Enpresa-ekimeneko Jardunaldiak Aldundiarekin (Ekonomi Sustapenerako Saila), PITxorierrin: ?Sormena eta enpresen sorkuntza?.

  • Koordinazioa erakunde kolaboratzaileekin. Bilerak: HETEL, TEKNIKA, GAZTEMPRESA, BBK, AZPIEGITURA, BEHARGINTZA?

Gainera, 2005/2006 ikasturtetik aurrera ekimen hauetan parte hartu dugu:

WORK-LAN

Elkarte horren bazkideak gara Eusko Jaurlaritzako Lan eta Prestakuntza Sailaren beren-beregiko gonbidapenaz, eta bertan aritzeko diru-laguntza jasotzen dugu, HETELen beste lau Lanbide Heziketako ikastetxerekin batera.

Horri esker, enpresa-ekimena sustatzeko daramagun lana zabaldu ahal izan dugu eta Garapen Mahaiak ontzat emandako enpresa-ideiak erakarri ditugu.

Horretarako, gure dedikazioa handitu dugu:

  • Zuzendaritza elkartearen Zuzendaritza Batzordearen 2 bileratara joaten da urtean.

  • Orientatzaileak dinamizatzailearen rola hartzen du, zeregin hauek gauzatuz:

Dinamizatzaileen Lan Mahaia hilean behin edo bitan biltzen da abiatutako jarduerak diseinatzeko, koordinatzeko eta errazteko, Gerentearen koordinazioarekin.

Etengabeko koordinazioa (batzuetan egunero) Gerentearekin, abiatutako jarduerak garatzeko.

Enpresei lotuta:

Garapen Mahaiaren hiruhileko bilerak: LH ikastetxeak eta Enpresa kolaboratzaileak, hala balizko enpresa-nitxoak aztertzeko eta eratzeko nola ideia konkretuak ebaluatzeko, haien bideragarritasunaren ikuspuntutik.

Gure Heziketa Zikloetako ikasleen gaitasun-profilak enpresa kolaboratzaileei jakinaraztea.

Enpresa konkretuak bisitatzea / bilerak egitea (ACB, IBERDROLA, ARTECHE), jarduera edo negozio proposamenak ikertzeko.

Ikastetxeetan:

Enpresa-ekimenari buruzko inkesta, profil ekintzaileak detektatzeko.

Ekintzaile izateko motibatuta dauden ikasle ohien datu-basea.

Bilerak ikasle horiekin, Garapen Mahaitik detektatutako enpresa-nitxoak aurkezteko.

BERRIDEA Enpresa-ideien Lehiaketa Abiatzea.

Enpresa-proiektuak sustatzea gure ikasleen eta ikasle ohien artean.

Sortutako proiektuei aholkularitza teknikoa ematen dieten tutoreak aukeratzea.

Proiektua beste ikastetxe batzuetan hedatzea (aurretiko mailako ikastetxeak), ekintzaileak, ideiak eta gisa berekoak erakartzeko?

Proiektuari egiten diogun ekarpenaren datu batzuk:

Txorierrik ekarritako enpresak (Zuzendaritzaren Gestioak)

BERRIDEA ideia lehiaketari aurkeztutako proiektu kopurua (Enpresa Txikien Administrazio eta Kudeaketa Irakasleen lankidetzarekin): Txorikerrik 6 aurkeztu ditu, bost ikastetxeek aurkeztutako 18 proiektuen artean.

Work-lanetik gaur egun sustatutako proiektu kopurua: 4, guztiak PI Txorierrik erakarrita:

Protokoloa ?Ekitaldien Antolaketa (Carmen Mellina) (Gaztempresaren diru-laguntza du ikasturtearen hasieratik, tutoretza-lana egiteko).

Baimena hasi dute:

  • Enpresarentzako haurtzaindegiak (Lan-Alde) (Pilar Palacios).

  • Panel fotovoltaikoen instalazioak (Javi Lekerika)

  • Identifikazio-plaken serigrafiak (Juan Goikouria)

  Bilatu
Acceso a la Intranet
Politeknika Ikastegia TXORIERRI. Untzaga Ibaia Kalea 1, 48160 Derio - BIZKAIA
Tlfno: 94 403 40 60  |   Fax: 94 403 40 61  |   Email:info@txorierri.net
Q de Oro Calidad de Gestión 2006 Certificado ISO 9001 Certificado Gestión Ambiental Aenor
© 2008, Txorierri | Lege oharra - Datuen babesa