Azala » KOMUNIKAZIOA » Proiektuak » PROIEKTU EUROPARRAK

PROIEKTU EUROPARRAK

ERASMUS

Azken urteotan Politeknika Ikastegia Txorierrik nazioartekotzearen aldeko apustua egin du, beste europar herrialdeetan zer gertatzen den jakiteko eta nazioarteko ekimenetan eta proiektuetan parte hartu ahal izateko. Ildo horretatik hurrengo proiektu hauetan hartzen dugu parte:

Eusko Jaurlaritzaren ikastetxeen arteko truke programa

Astebeteko truke kulturalak Batxilergoko ikasleentzat. Astean zehar ikasleak familia batekin bizi dira, klaseetan eta proiektu ezberdinetan parte hartzen dute, enpresa ezberdinetara bisita egiten dute, eta beren heziketa aberasten eta osatzen duten kultura-jardueretan parte hartzen dute.

Leonardo da Vinci mugikortasun programa maila ertaineko irakasleentzat eta ikasleentzat

Programa honi esker maila ertaineko ikasleek FCT Modulo Profesionala oso-osorik subentzionaturik egin dezakete europar herrialde ezberdinetako enpresetan.

 

Irakasleek eta zuzendaritza taldeak trukea egin dezakete Europako lanbide heziketako ikastetxeetako profesionalekin, esperientziak trukatzeko, kudeaketa formula modernoak eta pedagogia berritzaileak erabiltzen hasteko.

ERASMUS mugikortasun programa goi mailako irakasleentzat eta ikasleentzat

Programa honi esker goi mailako ikasleek FCT Modulo Profesionala oso-osorik subentzionaturik egin dezakete europar herrialde ezberdinetan. Urtero ikasleen % 15ek baino gehiagok egiten dituzte praktikak Europan, eta horrela trebetasun osagarriak garatzen dituzte, beren maila profesionala eta enpresaren mundura sartzeko aukerak hobetzen dituztelarik.

 

Carta Universitaria Erasmus

Politeknika Ikastegia Txorierrik Carta Universitaria Erasmus (Erasmus University Charter-EUC) deritzona eskuratu du. Carta honek goi mailako hezkuntza erakundeek Erasmus programaren barruan Europar lankidetza proiektuak egin ahal izateko 2007-2013 bitarterako markoa definitzen du. Cartan goi mailako heziketa erakundeek Erasmus jardueretan errespetatu behar diren oinarrizko printzipio eta gutxieneko betebeharrak zehazten dira.

Carta Universitaria Erasmus eskuratzerakoan agindu legez Politeknika Ikastegia Txorierrik idatzitako Erasmus Policy Statemet (EPS) atxikitzen da ondoko estekan.

 

Leonardo da Vinci programa berrikuntzaren garapenerako eta eskualdatzerako

Integrazio-proiektu bat

Europako beste lau herrialderekin batera –Finlandia, Alemania, Txekiar Errepublika eta Irlanda-, 2006tik 2008ra bitartean, Politeknika Ikastegia Txorierrik CATIT proiektu pilotuan parte hartu zuen; horren helburua zen prestakuntza-ikastaro bat diseinatzea irakaskuntza teknikoen alorrean, beste kultura batzuetako ikasleekin lan egiten zuten irakasleengana zuzenduta. Proiektu horrekin jarraituz, 2009-11 ikasturteetan, Politeknika Ikastegia Txorierrik CATEL proiektua koordinatzen du. Proiektu honek CATIT prestakuntza-proiektua garatzen du, Belgika, Alemania, Estonia eta Turkian ditugun bazkide europarrekin batera, ikastaro horri e-learning formatua emanez. CATEL proiektuaren helburu nagusia da pertsona immigranteen harrera-prozesua hobetzea, eta, hortaz, haien integrazioa erraztea eskolaren eta lanaren eremuetan. Horri begira, Politeknika Ikastegia Txorierrik internet plataforma bat diseinatu eta garatzen du LHko irakasleak motibatzeko eta pertsona immigranteekin lan egiten irakasteko, ikasgelan integratzen eta beren ikasketak arrakastaz amaitzen laguntzeko (www.catelproject.net).

Internazionalizazioa bultzatuz

Internazionalizazioaren alde egin dugun apustuari eutsiz, ikastegien internazionalizazioa bultzatu nahi duten bi proiektutan parte hartzen dugu, bazkide gisa:

  1. IOA2 proiektuak (International Operational Agent, 2009-2011) prestakuntza-ikastaro bat garatzen du internazionalizazioaren alorrean sartu nahi duten irakasleentzat (www.ioagent.net).
  2. INtheMC proiektuak (Internationalisation and Mobility in the students’ Curricula 2010-2012) handitu nahi du internazionalizazio- eta mugikortasun-programetan arrakastaz integratzen diren ikasleen kopurua, irakasleak prestatuz eta zuzendaritza-taldeei aholkua eskainiz (www.inthemc-project.org).

Ekintzailetza

Politeknika Ikastegia Txorierrik ekintzailtza-jarduerak bultzatzen ditu zenbait plataformetatik. Horietako bat da europar proiektu hauetan dugun parte-hartzea:

  1. EISTEK proiektuak (International Educational System for Transferring Entrepreneurial Knowledge, 2010-2012) prestakuntza-ikastaro bat garatzen du, irakasleek beren enpresa-gaitasunak indartu ditzaten eta industriara gehiago orientatzen den ikuspegi bat hartu dezaten beren metodo pedagogikoetan ( www.iestek.net ).
  2. ENTRE-COACH proiektuak (Coaching Skills for Teachers to foster Entrepreneurship, 2010-2012) ekintzailetza sustatu nahi du, irakasleei coachingaren, berrikuntzaren eta enpresaren alorreko gaitasunak helaraziz (www.entre-coach.eu ).

Alecopekin lankidetza programak Hegoamerikan

Programa horiei esker, P.I. Txorierriko irakasleek Hegoamerikako LHko ikastetxeei zerbitzu teknikoa eta prestakuntza eskaintzeko aukera izango dute, adibidez Fe y Alegría proiektua Kolonbian.

  Bilatu
Acceso a la Intranet
Politeknika Ikastegia TXORIERRI. Untzaga Ibaia Kalea 1, 48160 Derio - BIZKAIA
Tlfno: 94 403 40 60  |   Fax: 94 403 40 61  |   Email:info@txorierri.net
Q de Oro Calidad de Gestión 2006 Certificado ISO 9001 Certificado Gestión Ambiental Aenor
© 2008, Txorierri | Lege oharra - Datuen babesa