Azala » KOMUNIKAZIOA » Proiektuak » ENERGARBI PROIEKTUA

ENERGARBI PROIEKTUA

Erregai fosilen baliabideak mugatuak badira ere, energia mota horrekiko daukagun gero eta mendekotasun handiagoak, alde batetik, eta Kiotoko protokoloa bezalako ingurumen-politikek bestetik, oso aukera ona eskaintzen dute energia berriztagarriak garatzeko eta ezartzeko.

Energia berriztagarrien arloak hazkunde ikaragarria izan du azken bolada honetan eta badu oraindik gehiago hazteko ahalmena. Duela gutxi, 2005eko abuztuan, onartu zen Energia Berriztagarrien 2005-2010 Planak eta beste europar plan batzuek arloko profesional adituen beharra bermatzen dute, arloaren hazi beharrari erantzun ahal izateko.

Energarbi proiektuak barnean hartzen ditu energia berriztagarririk garrantzitsuenetako eduki teknikoak eta energia horiek garatzeko behar diren arauak eta merkatuaren ezaugarriak. Horrela, prestakuntza integral horrek ikasleei arlo horretan lan aukeren sorta handia eskainiko die.

Ikastetxeak asmo horrekin energia berriztagarriak aztertzeko eta garatzeko gela batzuk antolatu ditu, bertan lan esparru bereziak jorratzen direlarik, hala nola, bainugelarako ur beroaren produkzioa, eguzki-plaka termiko eta panel termodinamiko bidezko berokuntza, energia elektrikoa panel fotovoltaikoen eta sorgailu eolikoen bidez produzitzea edo energia horiek instalatzeko behar diren diseinuak, diagnostikoa eta aholkularitza landuko dituen proiektu arloa.

  Bilatu

EXTRANETERA SARRERA

N.A.N./ Erabiltzailea:
Pasahitza:
Sartu | Izena eman
Acceso a la Intranet
Politeknika Ikastegia TXORIERRI. Untzaga Ibaia Kalea 1, 48160 Derio - BIZKAIA
Tlfno: 94 403 40 60  |   Fax: 94 403 40 61  |   Email:info@txorierri.net
Q de Oro Calidad de Gestión 2006 Certificado ISO 9001 Certificado Gestión Ambiental Aenor
© 2008, Txorierri | Lege oharra - Datuen babesa