Azala » KOMUNIKAZIOA » Berriak

Berriak

Bilatu | RSS

Politeknika Txorierriko enpresa-haztegirako beste URRATS-BAT sari bat

ostirala, 2017.eko uztailak 21   |   
URRATS BAT

TKNIKA-k (Eusko Jaurlaritza) eta LA CAIXA-k antolatutako lehiaketan ARGIESKEMA S. Coop-k TEKNOLOGIA esparruan lehenengo saria eskuratu du.

Carlos Arranz eta Idoia Fernandez ARGIESKEMA enpresako sustatzaileek 2500 euroko saria jaso dute haien enpresa bultzatzeko(Mantentze prebentibo intrustrial arloan).

Gehiago jakin

3 Urterako Prestakuntza Dualaren Espezializazio Ikastaroen 1. Promozioaren Ziurtagiriak Banatzeko Ekitaldia

igandea, 2017.eko ekainak 25   |   
DUAL

Gure ikastolak parte hartu du, Ekoizpenaren Programazioaren eta Fabrikazio Mekaniko Diseinuaren Goi Mailako Heziketa Zikloetako 5 ikaslerekin, 3 urterako Prestakuntza Dualaren Modalitateko Espezializazio Ikastaroen 1. Promozioaren Ziurtagiriak banatzeko ekitaldian, pasadan ekainaren 22an, Bilbon.

Gehiago jakin

Gestamp Technology Institute eta Politeknika Txorierriren arteko hitzarmena

igandea, 2017.eko ekainak 4   |   
GTI

2011z geroztik, Gestampek harreman estua izan du Politeknika Txorierrirekin. Hala, lantokietako prestakuntzan (FCT) hasi zen kolaboratzen, eta horren ostean beste programa batzuekin jarraitu du, hala nola Enplegu Poltsa, eta Matrizegintzaren alorreko Prestakuntza batzuetan.

Gehiago jakin

Guraso Elkartearekin San Isidro afaria

osteguna, 2017.eko ekainak 1   |   
Aspapotxo 2017

Urtero egiten dugun moduan, Guraso Elkartearekin afaria izan genuen San Isidro jaia ospatzeko. Berton Nekane Fernandez, Miriam Santorcuato eta Jose Angel Alonso agurtu eta omendu genituen ASPAPOTXOn egindako lana eskertuz. Mila esker eta ikusi arte!

Gehiago jakin

Gidatu ezazu zeure etorkizuna – Master your Future!

asteazkena, 2017.eko maiatzak 24   |   
Master your future

LifeOnline proiektua bere hiru urteko programaren bigarren fasean sartu da, eta taldeak proiektuaren laugarren bilera bukatu du. Helsinkin egin zen, eta Helsinkiko Enpresa Eskola eta Zientzia Aplikatuko Haaga-Helia Unibertsitateak izan ziren anfitrioiak. Finlandiako bazkideez gain, bilera horretan parte hartu zuten Bridwater and Taunton College (UK) eskolak, koordinatzaile gisa, eta baita Politeknika Txorierri (ES), Cebanc (ES), Srednja Sola Za Gostinstov en Turiziem, Maribor Tourism Bureu (SL) eta EfVET (EUR) zentroek ere.

Gehiago jakin

Elektrikariak laneko segurtasunaren alorrean prestatzeko europar proiektua

asteartea, 2017.eko maiatzak 9   |   
Safety4el

Politeknika Txorierrik Europako ikastetxe batzuen arteko lankidetza-proiektu batean parte hartzen du. Proiektua Safety for Electricians deitzen da, eta helburutzat hartzen du europar elektrikarien lan-mugikortasuna erraztea.

Gehiago jakin

Kultura Ekintzailearen Jardunaldia 2017

ostirala, 2017.eko apirilak 28   |   
Ekintzailetza

Zikloetako 1. mailako ikasleen artean onarpen handia izan duen Kultura Ekintzailearen Jaurdunaldia ospatu dugu. Norberak bere enpresa propioa sortzea posible dela erakustea zen geure helburua.

Gehiago jakin

Laugarren aldiz jarraian lortu dugu Ingurumena Kudeatzeko Sistemaren ziurtagiria berriztatzea

osteguna, 2017.eko apirilak 27   |   
Berrikuntza

Orain dela gutxi, POLITEKNIKA TXORIERRIk laugarren aldiz jarraian lortu du AENORek bere Ingurumena Kudeatzeko Sistemaren ziurtagiria berriztatzea. Ziurtagiri hori 2005 urtean lortu zuen aurreneko aldiz, UNE-EN ISO 14001:2004 arauaren arabera. Horrek frogatzen du sistema hori Erakundearen eta ikasleen ingurumen-hobekuntzara zuzenduta dagoela eta erreferentziazko arauaren betekizunak betetzen dituela.

Gehiago jakin

Politeknika Txorierrik berrikuntza teknologikoa gidatzen du Lanbide Heziketaren alorrean

osteguna, 2017.eko apirilak 6   |   
Berrikuntza

Gure Prozesuen bidezko Kudeaketa ereduak badu berrikuntza identifikatzeko prozedura sistematiko bat; horretarako, kasu bakoitzaren Ikuskapen Faktore Kritikoak (IFK) ezagutzea ahalbidetzen diguten sistemak ezarri dira. Jarraian adierazten da zein Berrikuntza Teknologikoko Proiektutan kolaboratzen ari den Politeknika Txorierri ikasturte honetan beste ikastetxe batzuekin, LHaren Berrikuntzarako Zentroaren (Tknika) koordinazioarekin eta Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren finantziazioarekin:

Gehiago jakin

Gure ekintzaileak Finlandian

asteartea, 2017.eko martxoak 28   |   
Ekintzaileak Finlandian

Erresuma Batua, Finlandia eta Esloveniako zentruekin dugun Ekintzaile eta Intenazionalizazio zerbitzuei esker, Politeknika Txorierriko ikasle eta ikasle ohi talde bat Helsinkira joan da zeharkako gaitasunak lantzen dituen proiektu piloto bat garatzera.

Gehiago jakin

Politeknika Txorikerri euskal enpresa-elkarteekin aliatu da

asteazkena, 2017.eko martxoak 22   |   
Gestamp

Politeknika Txorierriren eta Gestamp enpresaren arteko lankidetzari esker egindako “xafla metalikozko piezak lortzeko trokelen diseinu eta fabrikazioan” espezializatzeko lehen ikastaroaren ostean Martxoaren hasieratik aurrera beste ikastaro bat egingo da, Politeknika Txorierriren lankidetzarekin, 652 orduko prestakuntza espezializatua emango duena.

Gehiago jakin

WORKLAN kooperatiben sarea

astelehena, 2017.eko urtarrilak 2   |   
Truequeotrato

Worklan Elkartetik kooperatiba txikien formakuntza sustatu dugu gure tutoretza saioen bidez. Sare honek bizitza eta ilusio handia dauka izan ere Bizkaiko Kooperatiba txikien lehenengo topaketa jadanik antolatu baitute.

Gehiago jakin

Txorierriko heroiak

osteguna, 2016.eko abenduak 1   |   
DEIA. Hemendik sariak. Argazkia José Sampedro

Geure eskualdea bultzatzeagatik DEIA Hemendik Saria jaso dugu beste kirol, kultural eta alorreko enpresa eta entitateekin batera. Ekintza oso hunkigarria izan zen. Eskualdeko eta Diputazioko arduradunez inguratuta egon ginen, baita egunero Txorierri aurrera ateratzen duten pertsonez ere.

Gehiago jakin

Formula Student Proiektua

asteartea, 2016.eko uztailak 12   |   
Engine4F

Dakizuenez, Formula Student Bizkaia hainbat zirkuitutan lehiatuko da denboraldi honetan. Bada, aurten ere, Politeknika Txorierriko Mekanika departamentuak –Jose Miguel Romero irakaslearen gidaritzapean eta proiektua garatzeko Alberto Niño eta Asier Roda Produkzioaren Programazioko zikloko 2. mailako ikasleek izan duten parte hartzearekin– arrakasta handiz hartu du parte eserleku bakarreko autoaren diseinuan; hain zuzen ere, atzeko gurpilen abatzak fabrikatzean.

Gehiago jakin

Neskak eta ikasketa teknikoak

igandea, 2016.eko uztailak 3   |   
Engine4F

Politeknika Txorierri-k Engine4F (Engineer for the Future) proiektuan parte hartzen du, bai Lanbide Heziketan zein Unibertsitatean bide teknikoek jarraitzen dituzten nesken kopurua handitzea helburu duen Europako proiektua.

Gehiago jakin

Ezagutu aukeratzeko 2015-2016 programa

igandea, 2016.eko ekainak 19   |   

Ezagutu Aukeratzeko programa 2009an jaio zen eskualdeko gazteen gizarte eta lan-orientabideari bultzada berritzailea emateko, eta Txorierriko Mankomunitatearen (Gazteria Zerbitzua), EGAZ Txorierriren eta Politeknika Ikastegia Txorierriren lankidetzaren ondorio da.

Gehiago jakin

AZERI-k bigarren saria lortu du URRATS-BAT sarietan

igandea, 2016.eko ekainak 19   |   
Azeri - Urratsbat

Bi berri on ditugu, AZERI S. Coop. geure barne hasi egin den Ingurumen Hezkuntzako enpresari buruzkoak: Urrats Bat enpresen ordezkaria izan da TKNIKAn eta URRATS-BAT enpresa hoberenaren 2. saria eskuratu du.

Gehiago jakin

Guraso elkartearekin afaria

igandea, 2016.eko ekainak 12   |   
Aspapotxo

Maiatzean urtero ospatzen dugun afaria izan genuen Politeknika Txorierriko lankideek eta Aspapotxoko gurasoek.

Geure partaide bikaina Rosa Ikazuriagari agur esateko aprobetzatu genuen. Mila esker Rosa primeran errepresentatu dituzu familiak!

Gehiago jakin

Politeknika Txorierri ikastetxe aurrendaria Txandakako Prestakuntza Dual Espezializatuaren irakaskuntzan

astelehena, 2016.eko ekainak 6   |   
DUALA

Eusko Jaurlaritzak laster argitaratuko ditu 7 espezializazio-ikastarori buruzko Dekretuak; horien asmoa da, alde batetik, gaitasunak eskuratzeko prozesuei zuzendutako ordu kopurua handitzea, espezializazio maila handigoa lortzeko modu bakartzat hartuta, horren bidez erantzun ahal izateko gero eta konplexuagoak diren eremuen eskariari.

Politeknika Ikastegia Txorierri jadanik hasi da lanean zeregin horretan, bere kokagunearen eremu industrialarekin eta matrizegintza/trokelgintzaren sektorean garatzen ari den prestakuntza-ibilbidearekin bat datorren espezializazio-ikastaro baten lidergoa lortzeko: “Xafla metalikozko pieza lortzeko trokelen diseinu eta fabrikazioa”.

Gehiago jakin

European Automation Class

ostirala, 2016.eko maiatzak 20   |   
EUCVET

Ivan Moja eta Xabier Marcos, Automatizazio eta Robotika industrialeko bigarren mailako ikasleek, EUCVET proiektu europearraren parte izan dira, honi esker 3 aste pasa zituzten Eskisehir hiri turkiarrean, robotikako atalera zegokion ikastaroa egiten.

Gehiago jakin

WORKLAN-eko Garapen mahaia

osteguna, 2016.eko maiatzak 19   |   
Worklan

WORKLAN Erakundearen garapen mahaia ospatu dugu.

Bi enpresa berrik beraien proiektuak aurkeztu zituzten, AKUDE (Eraikinen mantenimenduaren arloko enpresa) eta ARGIESKEMA (Mantenimendu prebentibo orokorra).

Gehiago jakin

Diseinu Mekanikoko ikasleak ICM enpresara bisitan

ostirala, 2016.eko maiatzak 13   |   
Sare_Hezkuntza

Maiatzaren 9an, Diseinu Mekanikoko 1. mailako ikasleek ICM izeneko enpresa bisitatu zuten (Gestamp taldekoa da). Bertan, ikusi zuten nola ekoizten diren trokelak, diseinatzen direnetik hasi eta fabrikatzen, doitzen eta puntuan jartzen diren arte.

Bisita horrekin batera eman zioten hasiera hemendik ikasturtearen amaiera bitartean egin behar duten proiektuari.

Gehiago jakin

Ingurumena Kudeatzeko Sistemaren Bigarren Jarraipen Auditoria gainditu dugu

osteguna, 2016.eko maiatzak 12   |   
UNE-EN ISO 14001:2004

Beste urte batez, POLITEKNIKA IKASTEGIA TXORIERRI, S. COOPen Ingurumena Kudeatzeko Sistemaren Bigarren Jarraipen Auditoria gainditu dugu, UNE-EN ISO 14001:2004 arauan oinarrituta.

Era horretan, egiaztatuta geratu da sistema hori Erakundearen eta ikasleen ingurumen-hobekuntzara zuzentzen dela eta erreferentziazko arauaren betekizunak betetzen dituela.

Gehiago jakin

Batxillergoa: Gobela ibaiaren azterketa Larrabasterran

ostirala, 2016.eko maiatzak 6   |   
Sare_Hezkuntza

Udaberrian bete betean sartuta gaudela aprobetxatuz, Txorierri Ikastetxeko 2. batxilergoko ikasleak, Gobela ibaia aztertzera hurbildu dira Sopelara.

Larrabasterrako Urko paduraren inguruan azken hamarkadetan ibaiaren inguruan sortu diren aldaketak eta hauen ondorioak bertatik bertara ikusi ahal izan dituzte.

Gehiago jakin

Salmenten kudeaketako zikloak Tecnialia eta sektoreko enpresekin lankidetzan

ostirala, 2016.eko maiatzak 6   |   
Tecnalia

Iragan apirilaren 5ean Neiker-Tecnaliak sortutako “Miren” patataren erakusleihoaren aurkezpena egin zen

Gehiago jakin

Basque Industry 4.0 jardunaldia

ostirala, 2016.eko apirilak 22   |   
Arg. AENOR

Ikastetxeko Zuzendariak eta Mekanika Departamentuko koordinatzaileak parte hartu zuten Bizkaiko Teknologi Parkean egindako jardunaldian.

Horretan, bertaratutakoen eskura jarri zen 4.0 industriaren garapenean enpresek ezartzen dituzten kontzeptu eta kasuak.

Gehiago jakin

Kultura Ekintzailearen Eguna

astelehena, 2016.eko apirilak 18   |   
enprendizaia

KULTURA EKINTZAILEAREN EGUNA beste urte batez egin da, Heziketa Zikloetako ikasle ugari etorrita.

AZERI S.COOPeko Pablo Mariz eta DRONAKeko Jorge Gonzalez eragileek beren enpresa-proiektuak aurkeztu zituzten, eta ekintzailetzaren bidean jasotako laguntzak eta bizi izandako gorabeherak kontatu zituzten.

Gehiago jakin

Batxillergoko 1. mailako ikasleek enpresak bisitatzen.

asteazkena, 2016.eko apirilak 6   |   
Doctora Retail

Batxillergoko 1. mailako ikasleek Ormazabal eta Euskotren enpresak bisitatu dituzte.

Ekintza hau ikasketa eta lanbide orientazio programaren barnean kokatuta dago eta ikasleak enpresetara hurbiltzea du helburu

Gehiago jakin

Doctora Retail-ek 3 urte betetzen ditu!

ostirala, 2016.eko martxoak 18   |   
Doctora Retail

Igone Castillo gure ikasle ohiak sortutako enpresak bere hirugarren urtebetetzea ospatu du eta hori dela eta ospakizun atsegin batean elkartu ginen non sukaldaritza errezeta gozoak dastatu genituen.

Zorionak Igone!

Zihur gaude zure jarraipen eta eraberritze borandatearekin Dra. Retail urte asko gehiago beteko dituela!

Gehiago jakin

Ingurumen Heziketa eta Kontrola goi mailako zikloko ikasleek txangoa egin dute Urkiolako Parke Naturalera

asteartea, 2016.eko martxoak 8   |   
Urkiola

Bigarren ebaluaketa amaitu eta lan munduan praktika garaia hastear daudela, Ingurumen Heziketa eta Kontrola goi mailako zikloko ikasleek txangoa egin dute Urkiolako Parke Naturalera.

Neguko egun eguzkitsuek ingurune naturalari ematen dioten argitasuna lagun izan dute oraingoan, Anbotoko Damak lagunduta bi ikasturte hauetan ikasitakoa honelako inguru paregabean islatu eta praktikan jarri ahal izan dute.

Gehiago jakin

Marketineko ikasleek beraien erakusleio berriak erakusten dizkigute

igandea, 2016.eko martxoak 6   |   
Erakuslehioak

Bigarren ebaluaketaren zehar, 1. Mailako erakusleiho- apainketako ikasleak proiektu bat gauzatu dute. Proiektua, talde lanaren bidez egin da eta sorkuntza eta berrikuntza lan bat izan da.

Mota desberdinetako erakusleihoak gauzatu ditugu: betetzen duten funtzioaren arabera, koloreen estrategiaren arabera, erakusleihoen izaeraren arabera edota lan publizitarioetan erabiltzen diren figura erretorikoen araberakoak.

Gehiago jakin

Fabrikazio Aurreratuaren Nodoaren eraketa

igandea, 2016.eko otsailak 28   |   
Fabrikazio Nodoa

Otsailaren 18an, Fabrikazio Aurreratuaren Nodoa eratu zen Tknikan, zentro hauen parte-hartzearekin: Politeknika Txorierri, Miguel Altuna, Goierri, Usurbil, Bidasoa eta Makina-erremintaren Institutua (nodoaren liderra).

Gehiago jakin

Finlandiako Lanbide Heziketako eskoletara bisita

ostirala, 2016.eko otsailak 26   |   
Fagor Arrasate

Politeknika Txorierriko ordezkaritza batek (Koordinatzaile Pedagogikoa eta Internazionalizazioaren Arduraduna) Finlandiako Lanbide Eskola aurreratuenetako bat bisitatu dugu: HAAGA-HELIA University of Applied Sciences.

Ikastetxe horretako profesional talde batek beren metodologia berritzaileak eta espazioen garrantzi pedagogikoa erakutsi zizkigun.

Beren ikasleekin egiaztatu genuenez, funtzionatu egiten du!

Gehiago jakin

FAGOR ARRASATE, S. COOP Enpresak bisitatu gaitu, Txandakako Prestakuntza Dualaren Programan kolaboratzeko xedez.

astelehena, 2016.eko otsailak 22   |   
Fagor Arrasate

FAGOR ARRASATE, S. COOP Enpresak bisitatu gaitu, Txandakako Prestakuntza Dualaren Programan kolaboratzeko xedez.

Enpresaren Giza Baliabide Saileko Erika Mendibil eta Aitziberrek bilera izan zuten Ekoizpenaren Programazioko eta Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko 1. Zikloetako Programa horretan interesatuta dauden 22 ikaslerekin.

Bertan, enpresaren ezaugarriez eta beraren kontratazio-beharrez informatu zuten.

Gehiago jakin

Derioko Nekazal Eskola eta Politeknika Txorierriko zuzendaritza taldeak batzartu dira

asteartea, 2016.eko otsailak 2   |   
Formula Student Derioko Nekazal Eskola eta Politeknika Txorierriko zuzendaritza taldeak batzartu gara elkar ezagutzeko eta kolaborazio akordioak sortzeko helburuarekin. Eurekin lanean hasiko gara Kultura Ekintzailearen sustapenaren alorraren inguruan eta, ikastetxe bietako ikasleen orientazioarekin, hain zuzen ere, Ingurugiroarekin erlazionatutako Lanbide Heziketarekin.

Gehiago jakin

Produkzioaren Programazioa zikloko ikasleek Bilboko Ingeniaritza Eskolako tailerra bisitatu zuten.

astelehena, 2016.eko otsailak 1   |   
Formula Student Formula Student ekimenean ikasturte honetan parte hartzen duten Produkzioaren Programazioa zikloko 2. kurtsoko ikasleek, irakasle arduradunekin batera, Bilboko Ingeniaritza Eskolako tailerra bisitatu zuten.

Gehiago jakin

Eneko Cuevas Mekanikako ikasleekin

osteguna, 2016.eko urtarrilak 14   |   
Eneko Cuevas Eneko Cuevas Diseinu Mekanikoko ikasle ohiak Mekanika arloko goi mailako ziklo guztietako ikasleekin saio bat egin zuen joan zen abenduaren 18an. Bertan bere lan-ibilbideari buruz hitzegin zigun.

Gehiago jakin

Telekomunikazioetako Goi Mailako Zikloko ikasleentzat Lan Bertikalen ikastaroa

astelehena, 2015.eko abenduak 28   |   
Lan Bertikalak Telekominikazioetako Goi Mailako Zikloko ikasleek Lan Bertikalen ikastaroa egin dute beraien lan gaitasunak garatzeko asmoz.

Gehiago jakin

Futbola Oinarritik Euskaraz Txorierrin 2015

astelehena, 2015.eko abenduak 21   |   
Aurtengoan ere, Futbola Oinarritik Euskaraz Txorierrin 2015 egitasmoaren errekonozimendu ekitaldia gauzatuko da Txorierri Politeknika Ikastegian Abenduaren 23an, arratsaldeko 17:30etan.

Gehiago jakin

Fabrikazio Mekanikoko ikasleek Matrici eta Fagor Arrasate bisitatu dituzte

astelehena, 2015.eko abenduak 14   |   
Fagor Fabrikazio Mekaniko Diseinuko 2. Urteko ikasleek Matrici S.Coop eta Fagor Arrasate enpresak bisitatu dituzte

Gehiago jakin

Txorierriko ikasleak,europar E- MOTIVE proiektuko irudia diseinatzeko lehiaketan irabazle

asteazkena, 2015.eko abenduak 2   |   
e-motive GVEC-ko 1. eta 2. Mailako ikasleek dituzten gaitasun sortzaileak erakutsi dituzte eta HETEL-ek E-MOTIVE proiektuko irudia diseinatzeko deitu duen lehiaketan irabazle izan dira.

Gehiago jakin

Politeknika Ikastegia Txorierrik bere eraikinaren eraginkortasun energetikoaren alde egiten du

asteartea, 2015.eko abenduak 1   |   
BTEK Gure ingurumen-jokabidea hobetu nahirik, eta ikastegiaren eraginkortasun energetikoa hobetzeko egindako lana (2011 urtea) erreferentziatzat hartuta, Politeknika Txorierrik hobekuntza-ekintzak gauzatu izan ditu ikasturte bakoitzean ezartzen diren Ingurumen-programetan.

Gehiago jakin

Eskualdeko Orientazio Proiektua

ostirala, 2015.eko azaroak 27   |   
BTEK Seme-alabak DBHko 3. edo 4. mailan dituzten Txorierri Eskualdeko familiek parte hartu dute BTEKen egindako Orientazio eta Bisita Gidatuko Jardunaldian. Jardunaldi hori “Ezagutu Aukeratzeko” Proiektuaren baitan sartzen da.

Gehiago jakin

Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko 1. mailako ikasleek FORBRASS enpresa bisitatu dute

osteguna, 2015.eko azaroak 26   |   
FROBRASS Joan zen azaroaren 23an, Fabrikazio Mekanikoko Diseinuaren goi mailako zikloko 1. kurtsoko ikasleek Forbrass enpresa bisita egin zuten. Bertan egiten dituzten prozesuak eta forja produktuak ezagutzeko aukera izan zuten.

Gehiago jakin

TKNIKAko Urrats-Bat Programaren Koordinatzaileak bisitatu gaitu

asteazkena, 2015.eko azaroak 11   |   
Leire Zubero

TKNIKAko Urrats-bat Programaren Koordinatzaile Leire Zuberok bisitatu gaitu gure EKINTZAILETZA Zerbitzuaren jarduerak eta instalazioak ezagutzeko, eta, jakina!, beren proiektuekin gure enpresa-haztegian aurrera egiten duten pertsona ekintzaileak ere ezagutzeko.

AZERI S. COOP. eta ESS COOP.ek aukera aprobetxatu dute beren erronka eta ilusioen berri emateko.

Gehiago jakin

Txileko Universidad Técnica Federico Santa Mariaren bisita izan dugu

asteartea, 2015.eko urriak 13   |   
Universidad Técnica Federico Santa Maria

Txileko Valparaiso eta Concepción hirietan fakultateak dituen Federico Santa María Unibertsitate Teknikoak bisitatu gintuen, gure Berrikuntza Pedagogikoko Proiektuak eta berton erabiltzen ditugun Kudeaketa Sistemak ezagutzeko.

Gehiago jakin

TULankide aldizkarian artikulu bat eskeini digute

osteguna, 2013.eko uztailak 18   |   

"El emprendizaje: factor clave en Politeknika Txorierri" izenburupean TULankide Aldizkariak gure historiaren errepasoa egiten du eta baita geroari begira gure erronkak zeintzuk diren zehazten ditu. Gai hoiek 2013-2017 Estrategi Planean garatuko dira.

Gehiago jakin

ESS Coop.en aurkezpena INNOTK 2013 Jardunaldietan

asteartea, 2013.eko ekainak 18   |   

Jose Chusa, ESS Coop. enpresaren gerenteak, bere enpresaren jarduera aurkeztu zuen INNOTK 2013 Berrikuntza Jardunaldietan. Enpresa hau Politeknika Txorierrin sortu zen Urrats-Bat proiektuaren babesean.

Gehiago jakin

Giro bikaina guraso eta langileen arteko afarian

astelehena, 2013.eko ekainak 17   |   

Urtero bezala ASPAPOTXO Familia elkarteak Txorierriko profesionalekin maiatzean antolatzen duen afaria ospatu dugu.

Gehiago jakin

IHK-ko ikasleak Untzaga erreka garbitzen!

asteazkena, 2013.eko maiatzak 22   |   

Ingurumen Hezkuntza eta Kontroleko ikasleok ikastegi aurretik pasatzen dan Untzaga errekaren atal bat garbitu dogu. Bertatik hondakin asko atara doguz: plastikoak, altzariak, erroberak, bizikleta bat, latak… Gauza guzti hauek kalte handia egiten deutsie ez bakarrik gure errekei, baita gure lurrari, gure zuhaitzei, eta gure gorputzei ere.

Gehiago jakin

1988. Promozioko 25. urteurreneko bazkaria

asteartea, 2013.eko maiatzak 14   |   

Maiatzaren 11an, Lezamako Ikusgarri Txokoan 1998ko promozioko ikasleek eta irakasleek ikasketen amaierako 25. urteurrena ospatu zuten. Antziako istorioak eta momentu berezi eta hunkigarriak gogoratzeko aukera izan genuen gure eskolaren hastapenak ziren garai haietakoak. Irakasle haiek bere gogo osoa jarri zuten gazte haiek ez bakarrik Lanbide Heziketako tekniko onak hezterakoan baita pertsona bezala ere. Larunbatean hori egiaztatu ahal izan genuen. Gure ikasle ohiak profesional oso onak izatetik aparte pertsona ezin hobeak dira.

Gehiago jakin

Elkarrizketa Telebilbaon

ostirala, 2013.eko apirilak 26   |   

Gure Zuzendaria den Juan Angel San Vicente Telebilbao-ko "La tribuna" programan elkarrizketatu dute.

Elkarrizketa horretan, Politeknika Txorierriren parte-hartzea duten berrikuntza proiektuak, estatu mailan zein nazioartean, azaldu ditu; halaber, eman dituen datuen bidez berretsi du Lanbide Heziketa dela modurik egokiena gure enpresek eskatzen dituzten kualifikazio maila handiei erantzuteko, eta, horrez bidez, beren lehiakortasuna hobetzeko.

Gogoratu zuen, gainera, maiatzaren 2an eta ekainaren 4an egingo diren Ate Irekien Egunetara etortzea aukera ona izango dela ikastegiaren eskaintza bertatik bertara ezagutzeko. 

Gehiago jakin

Javier Unamuno, URRATS-BAT Proiektuko arduradunaren bisita

osteguna, 2013.eko apirilak 11   |   

Gure EKINTZAILETZA prozesuaren diseinua eta dokumentazioa ezagutzeko xedez, Javier Unamunok bisitatu gaitu, URRATS-BAT Programaren TKNIKAko arduradunak. Programa hau enpresa-proiektu berrien eragileei laguntzen dieten Lanbide Hezikatako ikastegien SAREA da.

Gehiago jakin

Aurten ere Korrikaren alde

ostirala, 2013.eko martxoak 22   |   

Aurten ere ikasle eta irakasleok KORRIKA egiten irten gara euskararen alde.

EMAN EUSKARA ELKARRI!

Gehiago jakin

Beste urte batez ISO 14000aren auditoria gainditu dugu

asteazkena, 2013.eko martxoak 13   |   

AENORek egindako auditoria gainditu dugu, gure Ingurumena Kudeatzeko Sistemak ISO 14001 araua betetzen duela egiaztatuz.

Gehiago jakin

Gizarte Ekonomiako Zuzendariaren bisita

ostirala, 2013.eko martxoak 1   |   

Eusko Jaurlaritzako GIZARTE EKONOMIAKO ZUZENDARIA, Maria Ubarrechena, gure ikastegira gerturatu zen, Worklanen GARAPEN MAHAIA POLITEKNIKA TXORIERRIn biltzearen kariaz.

 

Gehiago jakin

Osasuna Politeknika Txorierriko geletan

osteguna, 2013.eko otsailak 28   |   

Enrique de la Peña Osakidetzako medikuarekin elkarrizketa. Enrique-k gure Ohitura Osasungarrien proiektuan parte hartzen du, Orientazio taldearekin eta Mundu Garaikeko Zientzetako irakasleekin batera

Gehiago jakin

Ingurumen Hezkuntza eta Kontrola zikloko ikasleek, Urkiolako Parke naturala bisitatu dute

asteartea, 2013.eko otsailak 5   |   
Urkiola

"Ingurumen Naturala" ikasgaian eskatzen zaizkien konpetetziak lantzeko helburuarekin jona ziren Urkiolara

Gehiago jakin

Europan ikasten - EURIAC proiektua

ostirala, 2013.eko otsailak 1   |   

EURIAC Proiektuari buruzko artikulua El Correo-n.

Gehiago jakin

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak EMPLOY egitasmo europarra garatzen lagunduko dio Txorierri Politeknika Ikastegiari

asteazkena, 2013.eko urtarrilak 30   |   

EMPLOY Europako herrialde desberdinetako zortzi erakundek bultzatzen dute, euren artean Txorierriko Politeknika Ikastegia, eta ia 300.000 euroko aurrekontua du. Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak beharren analisia eta proiektuaren balorizazioa egingo du.

Gehiago jakin

Global Training proiektuko ikasleak Euronews-en

asteazkena, 2013.eko urtarrilak 16   |   

Europe seeking skilled youths in high-tech jobs

Gehiago jakin

DFMko ikasleek FUSAN enpresara joan dira bisitan

asteazkena, 2013.eko urtarrilak 16   |   

Joan zen 2012ko abenduaren 20an 1.DFMko taldeko ikasleek FUNSAN izeneko enpresa ikustera joan ziren.

Gehiago jakin

E.L.M. Programa (Ekintzaileentzat Laguntasun Metodologia)

asteazkena, 2013.eko urtarrilak 2   |   

Ikasturte honetako lehenengo hiruilabetekoan URRATS-BAT programan parte hartzen dugun dinamizatzaileek formazio jardunaldiak izan ditugu ekintzaileei gure arreta hobetzeko asmoz. Zerbitzu honen hartzaileak gure eskoletako ikasleak edo baita beraien enpresak sortzeko laguntza behar duten pertsonak.

Gehiago jakin

IOA2 europear proiektuaren azken bilera

osteguna, 2011.eko azaroak 3   |   

Irailaren 28 eta 29an Ikastetxean ospatu zen  ,  berrikuntza transferentzia europear proiektua den IOA2ren (International Operation Agent)  azken bilera.

Gehiago jakin

CATEL  europear proiektuaren azken bilera Politeknika Ikastegia Txorierrin

osteguna, 2011.eko azaroak 3   |   

Irailaren 21 eta 22an Bilbon ospatu zen CATEL, berrikuntza transferentzia europear proiektua denaren azken bilera, gure Ikastetxeak bertan parte hartuz.

Gehiago jakin

Gure ikasleak "Cumbre Industrial y Tecnologica 2011" bisitatzen izan dira

ostirala, 2011.eko urriak 7   |   

Bilbao Exhibition Centren, “Cumbre Industrial y Tecnologica 2011” ospatu da. Erregulazio eta Kontrol Automatikoetako 2. mailako ikasleak eta Diseinua Fabrikazio Mekanikoan, Produkzioaren Programazioko 1. mailako ikasleak, bisitatu dute.

Cumbre” horren barruan Automatizazio eta Robotikaren eremua jorratu da.

Gehiago jakin

Guraso Elkartearen Afaria

ostirala, 2011.eko maiatzak 27   |   

Aurten ere ASPAPOTXOk (Txorierriko Familien Elkarteak) ikastetxeko langileekin afaria antolatu du.

Gehiago jakin

Zer da Eskaintza Partziala?

ostirala, 2011.eko maiatzak 6   |   
Eskaintza partziala formula berri bat da, eta horren bidez Goi Mailako titulu ofizial bat lor dezakezu ikasturte bakoitzean soilik hiru ikasgai eginez.

Gehiago jakin

Aconcagua 2011

astelehena, 2011.eko apirilak 11   |   

Politeknika Ikastegeia Txorierri-ko irakasle bik Juanito Oiarzabalen gidaritzapean Akonkaguara joan den espedizio bat 3D bideo teknologia  erabiliz grabatu dute.

Gehiago jakin

P.I. Txorierriko irakasle batek Finlandiako lanbide heziketa ikastegiak bisatatu ditu

astelehena, 2011.eko apirilak 4   |   

Europar Batasunak ekimen eta programa ezberdinak bultzatzen ditu eta hezkuntzari dagokionean Lifelong Learning programme dago. Politeknika Ikastegia Txorierriko Jokin Goioaga elektrizitate eta elektronika arloko irakasleak ekimen honetan parte hartu du.

Gehiago jakin

Internazionalizazioari buruzko prestakuntza-ikastaroa

osteguna, 2011.eko otsailak 24   |   

2009-11 ikasturteetan, Politeknika Ikastegia Txorierrik bazkide moduan parte hartzen du Europar Batasunak finantzatutako proiektu baten garapenean: IOA2 proiektua (International Operational Agent). IOA2 proiektuaren xede nagusia da internazionalizazioaren alorrean diharduten lanbide-heziketako hezitzaileen eta koordinatzaileen gaitasun profesionala garatzea.

Gehiago jakin

Txorierri "Genero Berdintasuna Eraikitzen" jardunaldietan izango da

astelehena, 2011.eko otsailak 7   |   

Gure  Genero Berdintasuna Proiektuaren arduraduna, Marivi Cuartango, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako "Genero Berdintasuna Eraikitzen" jardunaldietara gonbidatu dute.

Gehiago jakin

INtheMC internazionalizazio proiektuaren hasierako bilera

asteartea, 2011.eko urtarrilak 25   |   

Bi urteko iraupena duen proiektu honetan, zazpi herrialdetako zortzi kide aritzen dira lankidetzan. Leonardo da Vinci programan sartutako ”Internazionalizazio eta Mugikortasuna ikasleen Curriculumean” izeneko proiektu berri honen oinarria Finlandiako ikerketa proiektu baten emaitzen transferentzia da.

Gehiago jakin

Metrolog Jardunaldiak

ostirala, 2010.eko abenduak 3   |   

Urtero bezala joan zen abenduaren 2an Metrolog Group Spain enpresak Metrolog-en XG13 bertsioaren berriak azaldu eta aurkeztu zituen.

Gehiago jakin

Txorierri ETB1eko Arratsaldero Programan

osteguna, 2010.eko azaroak 25   |   

Zergatik egin Lanbide Heziketa?

Gehiago jakin

Telekomunikazioetako 2. Mailako ikasleak Panda Security bisitatu dute

osteguna, 2010.eko azaroak 4   |   

Telekomunikazioetako 2. Mailako ikasleak Panda Security bisitatu dute

Gehiago jakin

Orain gure Kiroldegia erabili dezakezu

asteartea, 2010.eko urriak 5   |   

Gure Kiroldegia erabili nahi izanez gero deitu 944034065 telefonora (Argi).

Bestela posta helbide honetan ere galdetu dezakezu: amartinez@txorierri.net

Kirolak: Areto Futbola, Eskubaloia, Saskibaloia, Voleibola, eta abar.

Ordutegia: Astelehenetik Ostiralera 14:00tatik 20:00tara

Prezioa: 30 €/orduko/taldeko.

Gehiago jakin

Guraso Elkartearen Afaria

astelehena, 2010.eko maiatzak 24   |   

Beste urte batez Guraso Elkarteak gure ikastetxeko langileak gonbidatu ditu senidetasun afari eder batera.

Gehiago jakin

Politeknika Ikastegia Txorierrik Europako berrikuntza proiektu bat koordinatzen du

asteartea, 2010.eko apirilak 27   |   

Politeknika Ikastegia Txorierrik Europako berrikuntza proiektu bat koordinatzen du, CATEL izenekoa (Cultural Awarenes for Technical teachers in e-Learning).

Gehiago jakin

AENORek urteko Jarraipen Auditoria egin zion gure Ingurumena Kudeatzeko Sistemari ISO-14001.

asteazkena, 2010.eko martxoak 10   |   

Beste urte batez, AENORek urteko Jarraipen Auditoria egin zion gure Ingurumena Kudeatzeko Sistemari ISO-14001.

Gehiago jakin

Metrologic enpresak bere azken berrikuntzak aurkeztu zituen eskolan

astelehena, 2010.eko otsailak 8   |   

Ohi den legez joan zen otsailaren 4an Metrolog Group Spain enpresak Metrolog-en XG12 bertsioaren berriak azaldu eta aurkeztu zituen gure instalazioetan. Auto-mozioaren inguruan diharduten enpresa batzuk bildu ziren P.I. Txorierrin.

Gehiago jakin

TXORIERRI Irakaskuntza Kooperatiben II. Kongresuan.

asteazkena, 2009.eko azaroak 25   |   

Irakaskuntza Kooperatiben II. Kongresua dela eta gure irakaslea den Josu Orbek bere saritutako proiektua "Ekinez ikasi" aurkeztuko du "Praktika Onen" tailerrean.

Gehiago jakin

ERREKLAMAZIO ETA IRADOKIZUNENTZAKO ZERBITZU BERRIA

asteazkena, 2009.eko apirilak 1   |   

Hemendik aurrera erreklamazioak edo iradokizunak egiteko zerbitzu berri bat erabili dezakezu. Horretarako eskumako menuan agertzen den laukitxoan klikatu eta zure erreklamazioa edo iradokizuna bidali dezakezu agertzen den formularioa betetuz eta bidali botoian sakatuz.

Ahal bezain pronto gure erantzuna izango duzu. Eskerrik asko hobetzen laguntzeagatik.

Gehiago jakin

Merkataritza Kudeaketa eta Marketing Goi Mailako Zikloaren Eskeintza Partzialari buruzko informazioa

astelehena, 2008.eko azaroak 10   |   

Arratsaldez eta hiru ikasturtetan Merkataritza Kudeaketa eta Marketing Goi Mailako Zikloa egiteko aukera eskeintzen dizugu. Informa zaitez.

 

Gehiago jakin

Hurrengo ikasturterako matrikulazioari buruzko informazioa

astelehena, 2008.eko ekainak 23   |   

Gure hezkuntza eskaintzari buruzko informazioa hobetzeko asmoz, zerbitzu berri bat aurkezten dizuegu: ELKARRIZKETA PERTSONALIZATUAK. Elkarrizketa hauetan gure ikastetxeko Orientatzaileak arreta egingo dizue eta ondoren gure instalazioetara gidatutako bisita bat egiteko aukera ere izango duzue.

Honelako elkarrizketa bat eskatzeko 944.034.060 telefonora deitu dezakezu.

Zure aukeraketan laguntzeko gure Ate Irekiko Jardunaldietara ere etorri zaitezke, eguna hauek izango dira: apirilak 23 eta 29 eta ekainak 4, arratsaldeko 18:30tan.

Aurretiaz ezagutu nahi izanez gero gure webgune hau bisitatu ahal duzu, bertan beste gai batzuen artean gure HEZKUNTZA ESKAINTZA ezagutu ahal izango duzu eta baita gure GIZA ETA TEKNOLOGI BALIABIDEAK ere.

Gehiago jakin

  Bilatu
Acceso a la Intranet
Politeknika Ikastegia TXORIERRI. Untzaga Ibaia Kalea 1, 48160 Derio - BIZKAIA
Tlfno: 94 403 40 60  |   Fax: 94 403 40 61  |   Email:info@txorierri.net
Q de Oro Calidad de Gestión 2006 Certificado ISO 9001 Certificado Gestión Ambiental Aenor
© 2008, Txorierri | Lege oharra - Datuen babesa