Azala » KOMUNIKAZIOA » Berriak

Berriak

Buscar | RSS

Gidatu ezazu zeure etorkizuna – Master your Future!

  • Data: miércoles, 24 de mayo de 2017

Master your future

LifeOnline proiektua bere hiru urteko programaren bigarren fasean sartu da, eta taldeak proiektuaren laugarren bilera bukatu du. Helsinkin egin zen, eta Helsinkiko Enpresa Eskola eta Zientzia Aplikatuko Haaga-Helia Unibertsitateak izan ziren anfitrioiak. Finlandiako bazkideez gain, bilera horretan parte hartu zuten Bridwater and Taunton College (UK) eskolak, koordinatzaile gisa, eta baita Politeknika Txorierri (ES), Cebanc (ES), Srednja Sola Za Gostinstov en Turiziem, Maribor Tourism Bureu (SL) eta EfVET (EUR) zentroek ere.

Bileraren gaia LifeOnline ikaskuntza-programa ebaluatzea eta pilotatzea izan zen; bertan, 30 gazte eta proiektuan bildutako erakundeen tutore batzuk aritu ziren, nazioarteko aldebiko mugikortasunen bitartez, elkarrekin lan eginez eta prestakuntza hartuz, LifeOnline ikaskuntza-materialei esker; bai online eta bai modu presentzialean. Gazteak bizitza eta lanerako beharrezkoak diren gaitasun eta konpetentzien inguruan prestatzetik harago, helburua zen modu osoan ebaluatzea ikaskuntza-programaren egitura, edukia (ikaskuntzarako materialak eta baliabideak) eta berari lotutako ebaluazio-metodologiak. Ebaluazio horren helburua zen identifikatzea zer funtzionatzen duen, zer hobetu litekeen, nola egokitu daitekeen proiektua eta nola hobetu daitekeen behin betiko programa, kontuan hartuta horren azkeneko bertsioa 2017ko abenduan argitaratuko dela. Mugikortasunaren praktikaren sustapenean inplikatuta dauden ikasle, irakasle eta enpresarien esperientziak ebaluazio-txosten batean biltzen ari dira. Gero, taldeak txosten hori erabiliko du ikastaroa egokitzeko eta ikaskuntza-baliabide berriak, bideoak eta kasu praktikoak garatzeko, programa osatzeari begira.

Parte-hartzaileak oso motibatuta zeuden euren esperientziagatik eta LifeOnline materialen erabileragatik, euren ebaluazioek eta iruzkinek erakusten duten bezala; adibidez:

  • «Asko ikasi nuen Komunikazio moduluarekin, eta baliagarria izan zitzaidan konfiantza irabazteko.»
  • «Ikastarorako sarrera ona izan zen; erraz ulertzen zen, eta karreren eta bizitzarako gaitasunen inguruan hausnartzera bultzatu  ninduen.»


LifeOnline proiektuaren helburua da online ikaskuntza-programa berri bat garatzea, bizitzarako gaitasunak lortzen laguntzeko; horien artean, enplegagarritasuna eta sen ekintzailea sartzen dira.

Ikastaroaren leloa “Gida ezazu zeure etorkizuna!” da, eta 5 modulutan dago antolatuta:

  • Jar ezazu abian zeure nazioarteko ibilbidea.
  • Komunikazioaren “pro” bat bihurtu zaitez.
  • Gidatu ezazu zeure karrera.
  • Ondo ezagutu taldekako lanaren artea.
  • Ekintzaile bezala pentsatu.


Ikastaroaren edukia beste elementu hauekin osatzen da: ikastaroaren eskuliburu bat, helburuak, gaitasunak, konpetentziak, ikaskuntzak, eta irakasle zein ikasleentzako erabiltzaile-gidak; era horretan, LifeOnline proiektuaren etorkizunerako eboluzioa sostengatzen da.

Programa bazkide guztien hizkuntzetan eskuratu dateke: ingelesa, eslovakiera, gaztelania, finlandiera eta euskara.

Gehiago jakiteko, bisita ezazu gure webgunea:  www.lifeonline.education

Baloratu
Baloratu informazio honen interes-maila 1etik 5era
IRUZKINA

Enviar Comentario

Actualmente no existen comentarios! Quieres ser el primero en poner uno?
  Buscar
Acceso a la Intranet
Politeknika Ikastegia TXORIERRI. Untzaga Ibaia Kalea 1, 48160 Derio - BIZKAIA
Tlfno: 94 403 40 60  |   Fax: 94 403 40 61  |   Email:info@txorierri.net
Q de Oro Calidad de Gestión 2006 Certificado ISO 9001 Certificado Gestión Ambiental Aenor
© 2008, Txorierri | Lege oharra - Datuen babesa