|
SEME-ALABEN IKASKETA ETA LANBIDE ORIENTAZIOARI BURUZKO SAIO INFORMATIBOA
NORENTZAT?
Batxilergoa eta Lanbide Heziketa amaitzear dauden ikastetxeko ikasleen familiei zuzeduta.
ZERGATIK? ZERTARAKO?
Dagoeneko Lanbide eta Ikasketa Orientazio Egitarauan sartuta gaude. Ekintza guzti hauen bitartez zeuen seme-alabei eskeini nahi diegu behar duten informazio guztia etorkizunean aukeraketa egokiena egin ahal izateko haintzat hartuta euren interesak, gaitasunak eta proiektu pertsonala.
Zuei ere, aukera eskeini nahi dizuegu ekintza hauen berri izateko eta dituzuen zalantza guztiak galdetzeko.
NOIZ?
Datorren asteartean, otsailaren 7an, 18:30etan, Areto Nagusian .
ZER?
Gai hauen inguruan, batez ere, hitz egingo dugu:
- Batxilergoa eta Lanbide Heziketa amaitzerakoan dauden bide ezberdinei buruz (ibilbideak)
- Unibertsitatearen inguruan jakin beharrekoa (titulazioak, sarrera, selektibitatea, sartzeko notak…)
- Lanbide Heziketaren aukerari buruz (ikastexeko zikloak, sarrera, unibertsitatearekiko erlazioa…)
- Tramitazioak eta data garrantzitsuak
Interesgarria zaizuen dokumentazioa emango dizuegu (ehuko titulazioak, Mondragon Unibertsitatea, Politeknika Txorierri….).
Bananako orientazioa eskainiko dizuegu.
NOREKIN?
Saioa ikastetxeko orientatzaileak emango du.
IRUZKINA
Enviar Comentario
Actualmente no existen comentarios! Quieres ser el primero en poner uno?