|
Internazionalizazioari buruzko ikastaroa Politeknika Ikastegia Txorierrin
Orain dela gutxi, P.I.Txorierrik INtheMC (INternationalisation and Mobility in the students Curriculum) prestakuntza-ikastaroa hartu zuen, atsegin handiz.
Euskal Herriko LH ikastetxeetako 23 irakasle eta prestatzailek, Txorierriko bi irakaslerekin batera, informazioa jaso zuten internazionalizazioari buruz eta ikasleen mugikortasunerako prestakuntza praktikoari buruz.
Anabel Menicak, Txorierriko Nazioarteko Koordinatzaileak, INtheMC proiektuaren emaitzak aurkeztu zituen, alegia, ikasleentzako 10 zeregin/proiektu eta irakasleentzako eskuliburu bat. Ingeles, LPO edo Ekintzailetza irakasleek zeregin horiek guztiak edo horietako batzuk erabil ditzakete beren klaseen barruan.
Pilotajean parte hartzen duten irakasle eta ikasle guztiek hobetu egingo dituzte beren nazioarteko ezagutza eta gaitasunak, eta prestakuntza hobea izango dute nazioarteko hezkuntzan parte hartzeko, eta baita praktiketarako mugikortasunean eta hainbat proiektutan parte hartzeko ere.
Informazio gehiagorako, proiektuaren webgunea bisitatu: www.inthemc-project.org

IRUZKINA
Enviar Comentario
Actualmente no existen comentarios! Quieres ser el primero en poner uno?