Azala » INFORMAZIO OROKORRA » Pentsaera, Xedea eta Balioak

Pentsaera, Xedea eta Balioak

Fotografia

Pentsaera

Ikastegia aitzindari da enpresekin duen harremanagatik, eta gizabanakoen prestakuntza integral eta etengabekoan ere lehena da, kalitateko zerbitzu publikoa eskaintzen du-eta, lankidetzan, partaidetzan eta gizabanakoen burujabetzan oinarritua, teknika eta didaktika berriztatzeko egitasmoak sustatzeko asmotan.

Xedea

Politeknika Ikastegia Txorierri bigarren hezkuntzako (batxilergoko) eta lanbide heziketako kooperatiba da, enpresen zerbitzuko eta gizakien prestakuntza integral eta etengabearekin konprometitua. Teknologia eta didaktika berritzeko egitasmoak sustatzen ditu,  kalitateko zerbitzu publikoa eskaintzeko asmotan, inguruaren (gazteen, unibertsitatearen, erakundearen...) prestakuntza premiak asebete guran.

Gure hezkuntza proiektuaren arabera, eskola-elkarte osoaren parte-hartze demokratiko eta arretatsuan oinarritzen da antolaera, eta ebaluazioa erabiltzen du, etengabe hobera egiteko.

.

Baloreak

  • Lankidetza, sektore guztien parte-hartze demokratikoa eta kudeaketa gardena. 
  • Hezkuntza eta lanbide orientazioa, ikasleen garapena eta erabateko prestakuntzaren lagungarri. 
  • Ikasleak laneratzearekiko konpromisoa. 
  • Zerbitzu publikoa gizarte, ekonomia, kultura eta hizkuntza ingurunean txertatuta eta konprometituta dago. 
  • Etengabeko prestakuntza eta teknologia eta didaktika berrikuntzak, gizabanakoen profesionaltasunaren berme. 
  • Autonomia gizakien arteko lankidetza, begirune eta konfiantzan. 
  • Ebaluazioa, ikastetxeko jarduera-eremu guztietan hobetzeko. 
  • Aniztasunarekiko arreta, gizabanakoak bere ahalmenari albait atarramentu handiena ateratzeko. 
  • Ikasleak laneratzearekiko konpromisoa. 
  • Informazio eta komunikazio teknologiak taxutzea eta erabiltzea, bai didaktika-eremuan bai kudeaketan.
  Bilatu
Acceso a la Intranet
Politeknika Ikastegia TXORIERRI. Untzaga Ibaia Kalea 1, 48160 Derio - BIZKAIA
Tlfno: 94 403 40 60  |   Fax: 94 403 40 61  |   Email:info@txorierri.net
Q de Oro Calidad de Gestión 2006 Certificado ISO 9001 Certificado Gestión Ambiental Aenor
© 2008, Txorierri | Lege oharra - Datuen babesa