Azala » INFORMAZIO OROKORRA » Kalitatearekin Konpromisoa

Kalitatearekin Konpromisoa

Kalitatearen bidexkatik bikaintasunera

Erabateko Kalitateko Kudeaketa Sistema abian jartzeko asmo sendoa izan du ikastegiak, eta, hartara, EFQMren Enpresa Bikaintasun Eredua oinarritzat hartu du, etengabeko hobekuntza ebaluatzeko metodo gisa.

2001etik gure zentroak Kalitaterako Euskal Iraskundeak (EUSKALIT) emandako Bikaintasunarekin Konpromiso Diploma zuen, EFQM eredua bere kudeaketaren hobekuntzarako erabiltzen duten eta Erabateko Kalitatea/Bikaintasunera heltzeko konpromisoa duten euskal erakundeak errekonozitzea helburu duen diploma.

Konpromiso hau urteetan joan da garatzen. 2003ko apirilean Zilarrezko Q-Kalitatearen Kudeaketari Euskal Saria lortu genuen eta 2005eko abenduan Eusko Jaurlaritzak emandako saririk handiena lortu dugu Urrezko Q-Kalitatearen Kudeaketari Euskal Saria, ordurarte Euskadiko 25 erakundek bakarrik lortutako saria.

Honela, Politeknika Ikastegia Txorierri izan da, berriro ere, Bizkaian aintzatespen hau jaso duen lehen Lanbide Heziketako zentroa, bere kudeaketa praktiketan maila aurreratua frogatuz..

Hainbat arlotan hobetzeko ekintzak abian jartzeko modua eman digu EFQM ereduaz baliatzeak:

  • Gure bezeroen gogobetetze maila ebaluatzea (ikasle, familia eta enpresena). 
  • Gure langileen gogobetetze maila ebaluatzea.  
  • Prozesuen araberako metodologiari jarraiki kudeatzea ikastegia. 
  • Gure Politika eta Estrategia zehaztu, baliatu eta aldian-aldian ikuskatzea. 
  • Emaitza-adierazleak erabiltzea, helburuak neurtzeko tresna gisa. 
  • Gure hurbileko gizarte- eta ekonomia-ingurunearekiko konpromisoa.  
  • Gure giza eta teknologia baliabideak eragingarriago bihurtzea.
  Bilatu
Acceso a la Intranet
Politeknika Ikastegia TXORIERRI. Untzaga Ibaia Kalea 1, 48160 Derio - BIZKAIA
Tlfno: 94 403 40 60  |   Fax: 94 403 40 61  |   Email:info@txorierri.net
Q de Oro Calidad de Gestión 2006 Certificado ISO 9001 Certificado Gestión Ambiental Aenor
© 2008, Txorierri | Lege oharra - Datuen babesa