Azala » INFORMAZIO OROKORRA » Aurkezpena

Aurkezpena

MONDRAGON Korporazioko Kooperatiba Elkarte gisa, POLITEKNIKA IKASTEGIA TXORIERRI 1979an sortu zen, bere ingurune sozio-ekonomikoari Batxilergo nahiz Lanbide Heziketan erabateko kalitatezko hezkuntza-eskaintza emateko konpromisoarekin. Unibertsitate eta lan mundurako sarbidea errazten duen eskaintza duala, instalazio onenetan eta giza eta tekniko mailako baliabide onenekin ematen dena. Hau guztia Kooperatiba Elkarte Integral formulapean kudeatua, eskualdeko Udal, enpresa, senide, ikasle eta Zentroko langileak bazkide izatea ahalbidetuz.

INGURUMENARI BURUZKO POLITIKA

Politeknika Ikastegia Txorierri bigarren hezkuntzako kooperatiba bat da (batxilergoa eta lanbide-heziketa), enpresen zerbitzura orientatuta dagoena eta pertsonen prestakuntza integral eta iraunkorrarekin konprometituta dagoena; berrikuntza teknologiko eta didaktikoko proiektuen garapena sustatzen du, kalitatezko zerbitzu publikoa eskaintzeko helburuarekin, gure inguruneko prestakuntza-beharrei erantzun nahirik (gazteak, unibertsitatea, instituzioak…). Gure hezkuntza-proiektuak eskola-komunitate osoaren parte-hartze demokratiko eta arduratsuan oinarritutako antolaketa bat definitzen du, ebaluazioa hobekuntza iraunkorrerako tresna bezala erabiliz. Erreferentziazko ikastetxea izan nahi dugu enpresei lotutako bizipenagatik, eta liderrak izan nahi dugu gizabanakoaren prestakuntza integral eta etengabean. 

Politeknika Ikastegia Txorierrin badakigu, ondo jakin ere, norainoko garrantzia duen kalitatearen, ingurumenaren babesaren eta laneko arriskuen prebentzioaren printzipioak mantentzeak bere prozesu eta zerbitzuen garapenean.

Printzipio horiek praxira eramateko, P.I. Txorierrik:

  • Eskaintzen duen zerbitzuaren kalitatea, ingurumenaren babesa eta bere langileen segurtasuna eta osasuna sustatzen ditu, beharrezkoa den trebakuntza eta inplikazioa gero eta gehiago bultzatuz, pertsonala eta ikasleak informatuz eta prestatuz, ikastetxean duten jokabidea orientatuz, jokabide hori bat etor dadin kutsaduraren eta laneko arriskuen prebentzioaren oinarriekin, arriskuak gutxituz eta jardunbide egokiak bultzatuz.
  • Bere jarduera garatzean, ikastetxeko langileen segurtasuna eta osasuna zaintzen ditu, eta baita interesatutako gainerako eragileena ere (ikasleak, zerbitzuak…)
  • Bere Ingurumen-kudeaketaren hobekuntza etengabea bermatzen du, bere jarduera eta zerbitzuen izaera, dimentsio eta ingurumen-inpaktuentzat egokia den eta ISO 14001 arauaren betekizunak betetzen dituen Ingurumen-kudeaketako Sistema bat ezartzearen eta mantentzearen bidez.
  • Ingurumen-helburu eta –helmugak ezarri eta berraztertzen ditu eta haien jarraipena egiten du, ingurumen-alderdi esanguratsuekin zerikusia duten inpaktuak (adibidez: baliabide naturalen kontsumo arrazionala optimizatzea: ura, elektrizitatea…) ahalik eta gehien prebenitzeko edo murrizteko, kutsadura prebenitzeaz batera.
  • Ingurumenaren prebentzio, babes eta kontserbazioarekin zerikusia duen ekintza ororen garapena sustatzen du, ingurumenaren errespetua eta beraren babesarekiko konpromisoa sustatuz pertsonalaren eta ikasleen artean.
  • Baditu baliabide egokiak Kalitateari, Ingurumenari eta Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legedia eta Araudiak eta gai horiekin zerikusia duten gainerako betekizunak  betetzeko.
  • Energia berriztagarrien aldeko apustu garbia egiten du, hala aire-panelak eta airesorgailuak instalatuz nola energia berriztagarrien gela bat sortuz ikasleen ikaskuntzarako, ingurumena errespetatzen duten teknologien alorreko profesionalak izango baitira etorkizunean.
  • Politika hori dokumentatuta, ezarrita eta eguneratuta izateko eta bere pertsonal eta ikasle guztiei komunikatzeko konpromisoa hartzen du. Publikoaren esku dago, ondo ikus daitezkeen lekuetan jarrita.
  •  Politeknika Ikastegia Txorierriko zuzendaritzak erregulartasunez berraztertuko du Kudeaketa-politika hori, egokia izaten jarraitzen duela bermatzeko; halaber, politika hori aplikatzera zuzendutako helburuak eta helmugak proposatuko ditu, ezarritako Kudeaketa-sistema hobetzeko xedez, horretarako beharrezkoak diren baliabideak eskainiz.

Zuzendaritzaren aldetik, ingurumenaren prebentzioa, babesa eta kontserbazioa dakartzan ekintza oro bultzatuko da, gure ingurunearen babesa errespetatzeko gogoa eta haren aldeko konpromisoa sustatuz pertsonalaren eta ikasleen artean.

2011ko martxoaren 1ean

Sin.: Juan Angel San Vicente | Zuzendaria

  Bilatu
Acceso a la Intranet
Politeknika Ikastegia TXORIERRI. Untzaga Ibaia Kalea 1, 48160 Derio - BIZKAIA
Tlfno: 94 403 40 60  |   Fax: 94 403 40 61  |   Email:info@txorierri.net
Q de Oro Calidad de Gestión 2006 Certificado ISO 9001 Certificado Gestión Ambiental Aenor
© 2008, Txorierri | Lege oharra - Datuen babesa