Azala » IKASLEGOA ETA FAMILIAK » Kultura Ekintzailea

Kultura Ekintzailea

Politeknika Ikastegia Txorierri S.Coop.-en konprometituta gaude enpresak sortzen laguntzearekin eta jarrera eta gaitasun ekintzaileak pertsonengan garatzearekin.

Helburu horri begira, zenbait jardunbide ditugu abiatuta, erabiltzaileari zerbitzu multzo bat erabat dohainik eskainiz:

A) Gure Heziketa Arautuko ikasleei dagokienez, hauxe eskaintzen dugu: 

  • Autoenplegu ikastaroak, eskolako ordutegian, Gai Mailako eta Maila Ertaineko Heziketa Zikloetako ikasleentzat.
  • Tutoretza, enpresa-aurreproiektuak gauzatzen laguntzeko.
  • EJE Proiektua. Metodologia  berritzailea “enpresa txikiaren Administrazio eta Kudeaketa” eta “Enpresa eta Ekimen Ekintzailea” irakasgaietan; horren bidez, enpresa simulatuak eratzen dira.


B) Heziketa Arautuko eta Heziketa Ez-arautuko eragileei eta/edo ikastegitik kanpoko pertsonei dagokienez, hauxe eskaintzen dugu:
Banakako harrera ikastegiko Kultura Ekintzailearen Arduradunaren aldetik; berak zerbitzu hauek jarriko ditu erabiltzailearen eskuetan:

  • Ekintzaileentzako bulegoa, ordenagailuarekin eta Interneterako konexioarekin (gainera, badituzte telefonia zerbitzuak eta fotokopiagailua).
  • Ekintzaileei utzitako tailer eta laborategiak, beren produktuak/zerbitzuak probatu ditzaten.
  • Banakako tutoretza teknikoa, gure heziketa-eskaintza osatzen duten sektore profesionaletako irakasle adituen aldetik (Elektronika, Telekomunikazioak, Mekanika Industriala, Bulego Teknikoa,  Ingurumen Hezkuntza eta Kontrola, Kudeaketa Komertziala eta Marketina).
  • Banakako tutoretza, enpresaren bideragarritasuna aztertzeko (Marketin Plana, bideragarritasun ekonomikoa eta finantzarioa, formula juridikoak).
  • Instituzioek eta finantza-erakundeek eskaintzen dituzten laguntza edo diru-laguntzei buruzko informazioa.
  • Enpresa Kudeaketako ikastaroak, Eusko Jaurlaritzak homologatuak (60 ordu).
  • WORKLAN Elkartearen partaide izatea eta beraren zerbitzuak eskuratzea. Sektoreko  enpresentzako sostengua eta GARAPEN MAHAIA (Enpresen alorreko LH Ikastegiak, enpresa berrien bideragarritasuna aztertzeko).
  • Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren URRATS-BAT LHko Ikastegien sarearen partaide izatea.
  • Gaztempresaren laguntza ekonomiko-finantzarioa.
  • Ikastaro, lehiaketa, laguntza eta bestelakoei buruzko informazio sistematikoa.
  • EKINTZAILETZA JARDUNALDIEN antolaketa:
    • 2007. “Sormena eta Enpresen Sorrera” Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomi Sustapen Saila
    • 2008. Mahai-ingurua: “Kultura Ekintzailearen GPSa”
      • Ekintzaileentzako laguntzak. Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Gaztempresa
    • 2008. Mahai-ingurua: “Kultura Ekintzailearen erronkak”
      • Esperientzia praktikoak: Integra, Worklan, Ardolan eta Behargintza Txorierri
    • 2009.“ Proiektuak Abiatzeko Gaitasun Berritzaileak” Behargintza Txorierri
    • 2010. “WORKLANen Ekintzaileen Topaketa”
      • EVENTIUM S.COOP.
      • CORPORE FISIOERAPIA S.COOP.
      • ERREALKUBO S.COOP.
    • 2011 eta  2012. Mahai-ingurua: “Ekintzailetza eta Kooperatibismoa” 
      • Politeknika Txorierri Ikastegiko Ekintzailetza Arduraduna: EJE, URRATS-BAT eta WORKLAN Programak
      • Mikel Jaúregui- Jose Mª Arizmendarrieta Elkartea: Kooperatibismoaren historia eta balioak.
      • ESSCoop. Politeknika Txorierriren mintegiko enpresa


Informazioa eta Harrera: Marivi Cuartango.
Kultura Ekintzailearen Arduraduna

  Bilatu
Acceso a la Intranet
Politeknika Ikastegia TXORIERRI. Untzaga Ibaia Kalea 1, 48160 Derio - BIZKAIA
Tlfno: 94 403 40 60  |   Fax: 94 403 40 61  |   Email:info@txorierri.net
Q de Oro Calidad de Gestión 2006 Certificado ISO 9001 Certificado Gestión Ambiental Aenor
© 2008, Txorierri | Lege oharra - Datuen babesa