Ainhoa Saenz Aristegi. Orientatzailea.
Dagoeneko, 2. mailako Batxilergoko ikasleekin Lanbide eta Ikasketa Orientazio Egitarauan sartuta gaude. Politeknika Ikastegia Txorierritik antolatzen ditugun ekintza guztien artean, badago bat nabarmentzekoa dena bere berritasunagatik.
Aurten, otsailean, alegia, gure ikaslegoarekin bi enpresa ezberdinetara joateko aukera izan dugu. Horretarako, bisitak antolatzeko, Euskal Enpresarien Konfederakuntzaren (Confebask) laguntza izan dugu.
Egindako lehenengo bisita, otsailaren 18an izan zen eta MECATEC izeneko enpresara joan ginen. Enpresa honek Zamudion du egoitza eta Fabrikazio Mekanikoaren alorrean jarduten du. Bisitan zehar, langileak momentu horretan egiten ari ziren lana ikusi genuen, alde batetik tailerretako lana eta beste alde batetik, ofizina teknikoko lana. Tailerrean, trokelak ikusi genituen, mekanizazio prozesu ezberdinak, Zenbakizko Kontroleko makinen erabilpena eta piezen muntaiak. Ofizinan, berriz, trokelak egiteko behar ziren diseinuak nolakoan ziren azaldu zizkiguten, hori guztia egin ahal izateko erabili beharreko diseinu eta marrazkirako programak zeintzuk ziren aipatu zituzten, nola ailegatzen zitzaien eskaerak...etb. Azken finean, enpresaren eguneroko lanean parte hartu ahal izan genuen.
Bigarren bisitan, otsailaren 20an egindakoa, Elektronika eta Elektrizitate sektoreko enpresa batera joan ginen, Install Telecom deitutakoa. Enpresa hau Etxebarriko poligono batean kokatuta dago eta informatikan, teknologia berrietan eta telekomunikazioaren munduan espezializatuta dago. Hala ere, Bizkaian, irrati eta telekomunikazio sareen instalazio eta mantenimenduan batez ere aritzen denez, horri buruzko informazioa bi neskek eskeini ziguten. Hemen ere, lehenengo biltegitik bueltatxo bat eman genuen, instalatzen diztuzten aparatuak, makinak, materialak...etb ikusteko eta gero, ofizinetara joan ginen. Ofizinetan, eguneroko lana zelan antolatu behar zen azaldu ziguten, nola koordinatu langileak, irterrak ondo gestionatu, eskaerei erantzun ematea...etb.
Laburbilduz, esan dezakegu bi bisita hauek oso interesgarriak eta baliogarriak gertatu zaizkigula lan mundua ikasleei hurbiltzeko, errealitatea den moduan ezagutzeko, eta lanbide ezberdinei buruzko informazioa jasotzeko. Gainera, lanbide bakoitza berari dagokion formakuntzarekin erlazionatzen ahalegindu gara eta, enpresaren munduan pertsonengan eskatzen edo bilatzen diren baloreak, konpromisuak, betebeharrak.... zeintzuk izan behar diren argi eta garbi adierazi dizkigute.