ORIENTAZIO ETA TUTORETZAKO EKINTZA OSAGARRIAK
Escrito el miércoles, 19 de noviembre de 2008 | Valoración:

Ainhoa Saenz - Orientabide Departamentua
Politeknika Ikastegia Txorierrik ikasleen hezkuntza osoa bultzatu nahian orientazio-tutoretzako ekintza osagarri batzuk antolatzen ditu ikasleek aukera izan dezaten akademikoki ikasten ez diren beste arlo batzuk garatzeko. Helburu horri jarraituz, Orientabide Departamenduak ikasleen heldutasun maila eta adin bakoitzari dagozkion beharrak asetzeko, ekintza osagarri ezberdinak antolatzen ditu ikasturte guztietarako gai horietan adituak diren pertsonak kanpotik ikastetxera ekarrita.
Aurten martxan ipiniko ditugun programak edo ekintzak hauek izango dira:
Batxilergoko eta Erdi mailako Zikloko ikasleei zuzenduta: Drogamenpekotasunari aurre hartzeko saioak, Bide Hezkuntza, Heziketa Sexuala Programa eta Irudi Biziak.
Batxilergoko ikasleei bereziki zuzenduta: Lanbidea eta generoa, Hirikide Programa (partehartzea eta solidaritatea), Ingurugiro Hezkuntza eta Orientazio Akademiko-Profesionala.
Erdi mailako Zikloko ikasleei bereziki zuzenduta: Giza-Lanbide trebetasunak, Lana bilatzeko Teknikak, Giza-Afektibitate trebetasunak, Sindikatue buruzko hitzaldia, Orientazio Akademiko-Profesionala eta enpresetara bisitak.
Goi mailako Lanbide zikloko ikasleek, berriz, ekintza hauetan parte hartuko dute: Teknologia eta Ingurugiroa, Lana bilatzeko Teknikak, Nork bere lana sortzea, Drogamenpekotasunei aurre hartzea, Giza-Afektibitate trebetasunak, Guggenheim Museora irteera, Sindikatuei buruzko hitzaldia, enpresetara bisitak eta Orientazio Akademiko-profesionala.
COMENTARIOS
Debe iniciar sesión para comentar el artículo. Puede iniciar sesión aquí
Actualmente no existen comentarios! Quieres ser el primero en poner uno?
Debe iniciar sesión para comentar el artículo. Puede iniciar sesión aquí